59-73 galdu du Añaren Iraurgik Azkoitiko kiroldegian. Añares Riojako neskek aukera bikaina zuten partida irabazi eta sailkapeneko lehen postua berreskuratzeko, baina bere maila erakutsi du liderrak, eta 59-73 irabazi du partida. Añares erreboteetan ondo ibili den arren, 2 eta 3 puntuko jaurtiketetan ez da batera fin ibili; Leongo taldea abilago ibili ta hori aprobetxatu du partida irabazteko. Johnson eta Taylor izan dira etxekoen aldetik onenak. Ligako bosgarren jardunaldian, Esplugues de Llobregatera joango da Añares Rioja Segle XXI taldearen aurka lehiatzeko. Bartzelonakoek, Añaresek bezala, bi garaipen lortu dituzte orain arte.