Tim Dezelski eta Tamara Taylor estatu batuarrak Sammic ISB eta Añares Rioja ISBn jokatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi SB 2016ko abu. 10a, 11:52

Argazkian: Tamara Taylor.

Hillsdale eta Hego Floridako Unibertsitatean hazitako jokalari hauek eta oso ondo ezagutzen dute espainiako liga, Dezelski aurreko denboraldian Liga EBA-ko Mieres taldean ibili baitzen eta Taylor berriz Liga Femenina 2ko Al-Qazeres ligako txapeldunaren aritu zen.

 

Dezelski, 23 urte eta 1,98 metroko altuerarekin, 3-4 postuan jokatzen duen jokalari honek bere unibertsitateko azken urtean 600 puntu, 250 errebote et 100 asistentzi egin zituen. Luxenburgon batez beste 17,3 puntu, 15,3 errebote eta 3,3 asistentzia egin zituen bigarren mailako Residence Walferdange taldean.

Taylor, 23 urte eta 1,78m altuera duen eskolta honek, LF2-ko estreinaldian batazbeste 15,80 puntu lortu zituen 26 partidutan eta T2n %45 eta T3n %43-ko portzentaiak izan zituen, 12 puntuko balorazioarekin.

Sammic ISB eta Añares Rioja ISB taldeentzat fitxaketa oso onak dira eta talde bakoitzeko erreferente bilakatzeko aukera handiak dituzte.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide