'K-Baret' antzerki musikalaren emanaldia izango da Herrikoloreak egunean

Erabiltzailearen aurpegia Herrikoloreak

Azkoitia ez da Broadway, baina badugu musikalak egiteko eta ikusteko aukerarik. Antzerki genero horretan ari dira lanean 'Bigoterik gabea' antzerki taldea duela bost urtetik: Rise & Shine eta Shine again lanak egin ondoren, hirugarrena ari zaizkigu prestatzen: K-Baret. Ilusioz eta gogoz egiten dituzte beraien lanak; izan ere, antzerkiarekiko duten zaletasuna kutsatu nahi diete herritarrei. Horretan saiatuko dira Herrikoloreak egunean ere, K-Baret antzerki musikalarekin!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide