Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zer litzateke Azkoitia pilotarik gabe? 2018an, gogor ekin dio Azkoitiko Oteiza Pilota Kirol Elkarteak haur eta gazteen artean, pilotarako zaletasuna sustatzeari. Pilotari talde handi baten gogo eta jarduna dago atzean; lore berriak hazten ikusi nahi dituzte herriak betikoa duen kirol honetan. Kirol ederra bezain zaila dela diote; horregatik, gertutasunez eta goxotasunez hartzen dituzte umeak pilotak etenik izan ez dezan.
Herrikoloreak egunean, txikienak Kontzejupean: pilota azkoitiar eran!