BERTSO PAPER LEHIAKETA ETA "GU ERE BERTSOTAN"

Erabiltzailearen aurpegia Elkartea 2014ko mai. 27a, 07:50

28an 18:30ean

Atzo izan zen Baztartxo antzokian XXIII. Bertso paper lehiaketaren sari banaketa, Bertso Eskolaren 27. urteurrena ospatzeko jaialdiaren barruan.

Hona hemen saridunak:

B MAILA: DBH 1 eta 2

- 1. saria. Asier Gantzarain, Marat Ansoalde eta Aimar Guenbe (Azkoitia). Gaia: Urteroko opariak. 

- 2. saria. Iker Moto, Julen Larrañaga eta Endika Agirre (Azkoitia). Gaia: Teknologia eta gurasoak.

- 3. saria. Malen Bastarrika eta Idoia Larrañaga (Azkoitia). Gaia: Dantzak.

- 4. saria. Elene Agirre eta Maddi Garate (Azkoitia). Gaia: Festak.

A MAILA: DBH 3 eta 4

- 1. saria. Ander Garayar (Zarautz). Gaia: Urteroko oporrak.

- 2. saria. Jone Makazaga (Zarautz). Gaia: Maitasunaren kondena.

- 3. saria. Jon Izagirre (Azkoitia). Gaia: Ceuta eta Melilla.

- 4. saria. Ane Peñagarikano (Zarautz). Gaia: Nerabetasunari.

Azkoitiarren artean banatzen den sari berezia, berriz,  Jone Zabaletak irabazi zuen, Chibok herriko malkoak gaiari jarritako bertsoekin.

Bestalde, ‘Gu ere bertsotan' programaren bukaerako bertso jaialdia izango da gaur, hilak 28, Baztartxon, 18:30ean.

Floreaga Salesiar ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako LH5, LH6, eta DBH1 mailetako ehun haur baino gehiagok ikasturtean zehar ikasitakoa agertokian erakutsiko dute.

Izatez jaialdia gurasoei zuzenduta badago ere, bertsozale guztiak gonbidatuta daude bertara, sarrera doakoa eta irekia delako.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide