VII. ERNIARRAITZ SARIKETA

Erabiltzailearen aurpegia Elkartea 2014ko urt. 20a, 07:51

Urtarrilaren 24tik otsailaren 14ra

Badator bi urtetik behin burutzen den bertsolari gazteen Erniarraitz sariketa.

Urtarrilaren 24an hasiko da eta finala otsailaren 14an izango da Azpeitiko gaztetxean.

Guztira 16 gazte arituko dira kantuan, eta tartean aurtengoan 3 azkoitiar izango ditugu.

Eneritz Artetxek lehen kanporaketan abestuko du Azpeitiko San Agustinen, urtarrilaren 24an, Ugaitz Beristainek urtarrilaren 31n Errezilgo Borondegin eta Silvia Etxanizek Azkoitiko kultur etxean egingo den hirugarren kanporaketan, otsailaren 7an.

Hilabete baterako badugu beraz ostiral gauetarako plana!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide