Udazken betean sartuta gauden honetan, Erniarraitzen blogaren inguruan udan mamitutako bertso demaren ideia hasi da fruitua ematen.
Pentsatu genuen polita izango litzatekeela herriko bertsolariekin blog honetan bertso dema bat egitea, bertsolari batek bertso bat idatziz eta hurrengoari puntua jarriz.
Horixe izango da dinamika, eta hona hemen lehenengo bertsoa, eta, beraz, hurrengoarentzako puntua:
Asko jakitun izanagatik
gure herrian barrena
ez dakienak jakin dezala
bertso-eskola bat badena
poza, samina, inpotentzia,
urduritasuna, pena
maiz kopla batek isla dezake
sentitu ohi degun dena
beraz gehiegi luzatu gabe
has dadila bertso dema!
Eneritz Artetxe