Oldarraldiaren aurrean, euskara indartu!

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EGI

Hainbat ikasle, azterketa baten atarian. (Europa Press)

USaPeko euskarazko azterketaren inguruan hartutako erabakiak berriro ere agerian utzi du euskararen aurkako oldarraldia. EGIk argi du ez duela euskararen normalizazioaren aurkako erasorik onartuko.

Epaileek USaPeko euskarazko azterketaren inguruan hartu berri duten erabakia sistema espainiarrak euskararen aurka egindako beste eraso argi bat da.

Berdintasunaren izenean, sistematikoki ari dira gure hizkuntza zapaltzen, gaztelania euskararen gainetik jarriz.

Espainiako Estatuaren ustez, gure herriko hizkuntza hitz egiten ez dakiten ikasleak euskaraz dakitenak baino erraztasun handiagoekin jardungo dira.

EGIn argi dugu: ez dugu euskararen aurkako epairik onartuko.

Oldarraldiaren aurrean, EGIn euskara indartu!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide