Espainiako Diputatuen Kongresuko EAJren bozeramaile Maribel Vaquero batzokian izango da ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EGI 2026ko ekainaren 1a

Maribel Vaquero. (EAJ)

Espainiako Diputatuen Kongresuko EAJren bozeramaileak solasaldia eskainiko du Batzokixen Berriketan egitasmoaren barruan. Madrilen kontuak "bero-bero" dauden honetan, hango egoeraz mintzatuko da Vaquero. 

Batzokixen Berriketan egitasmoaren barruan, aste honetan Azkoitiko batzokian izango da Maribel Vaquero, EAJren bozeramailea Espainiako Diputatuen Kongresuan. Hitzordua ekainaren 4an, ostegunean, 18:30ean izango da.

EAJk Maribel Vaquero hautatu zuen Aitor Esteban ordezkatzeko iazko martxoan. Kargu hori betetzen duen alderdiko lehenengo emakumea da urnietarra. Eskarmentua soberan du, bere ibilbide politikoa sendoa baita.

Abokatua ikasketaz, bere jaioterriko zinegotzi eta alkateordea izan da, Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide, Eusko Legebiltzarreko parlamentari  eta senataria Espainiako Gorteetan.

Madrilen bero-bero daude kontuak, eta Batzokixen Berriketan saioak egoera zuzen-zuzenean bizi duen politikariaren ahotsa ekarriko digu Azkoitira. Vaquerok, alderdiko beste ahots batzuek bezala, esan du, legealdiak ez duela gehiagorako ematen eta Pedro Sanchezen gobernuari eskatu dio “zezenari adarretatik heltzeko”.

Saioa irekia da eta nahi duen oro gonbidatua dago.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide