Gipuzkoako EGIren formakuntza saioa Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EGI 2026ko maiatzaren 7a

Gipuzkoako hainbat EGIkide, batzokiaren atarian.

EGIren formakuntza saioa egin genuen joan den zapatuan, Azkoitiko Batzokian. Gipuzkoako hainbat EGIkide elkartu ginen gaur egungo erronka politiko eta sozialen inguruan hausnartzeko.

Pasa den larunbatean, maiatzaren 2an, Gipuzkoako Euzko Gaztedi–EGIren formakuntza saioa egin genuen Azkoitian, berritutako Batzokiaren inaugurazioaren lehen urteurrenaren harira. Jardunaldian, Joseba Diez Antxustegi Eusko Legebiltzarreko EAJren bozeramailea eta Maialen Gurrutxaga Uranga Elgoibarko alkatea izan genituen gonbidatu, eta haiekin batera, gaur egungo erronka politiko, sozial eta ekonomiko nagusien inguruan hausnartzeko aukera izan genuen.

Saioan zehar, hainbat gai landu genituen, besteak beste, gazteen bizi-proiektuari lotutako etxebizitza eta enpleguaren erronkak, trantsizio ekologikoa eta jasangarritasuna, segurtasuna eta bizikidetza, autogobernuaren etorkizuna, eta gazteen parte hartzea zein lidergo politikoa.

Topaketa horrek aukera eman zigun ideiak partekatzeko, ikuspegi ezberdinak kontrastatzeko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestakuntza sendotzen jarraitzeko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide