Gipuzkoako EGIren Erki Kontseilu berria osatu da, tartean bi azkoitiar direla

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EGI 2026ko apirilaren 14a

Gipuzkoako Erki Kontseiluko kideak, Beasainen.

Gipuzkoako EGIk Erki Kontseilu berria hautatu du Beasaingo (Gipuzkoa) Herrialde Batzarrean. Hurrengo bi urteetarako ardura izango duten kideak izendatu dira, eta horien artean bi azkoitiar izango dira: Joxan Mendizabal eta Bingen Aranbarri.

18 eta 31 urte bitarteko gazteek osatzen duten erakundea da EGI, eta testuinguru horretan, pasa den martxoaren 21ean Beasainen (Gipuzkoa) egin zen Herrialde Batzarrean Gipuzkoako EGIren Erki Kontseilu berria hautatu zen. Bi urtez behin egiten den batzar horretan herrialdeko gazte jeltzaleen ordezkaritza berritzen da, eta bertan aukeratzen dira idazkaria eta Erki Kontseilua osatuko duten kideak.

Gipuzkoa osoko hainbat Uri Erakundetako gazteek parte hartu dute aurtengo batzarrean, eta guztien artean 2026-2028 aldian herrialde mailako ardura izango duten kideak hautatu ziren. Hautatuen artean bi azkoitiar daude: Bingen Aranbarri eta Joxan Mendizabal, hemendik aurrera Gipuzkoako Erki Kontseiluko kide izango direnak.

Aste Santuaren bueltan egindako bileren ondoren, kideen ardurak ere zehaztu dira. Horrela, Aranbarrik barne antolakuntzaren ardura izango du, eta Mendizabalek komunikazio ardurak hartuko ditu bere gain.

Gipuzkoako Erki Kontseilua honako kideek osatuko dute 2028ra bitartean: Ander Olaizola (Zumaia) izango da idazkaria, eta gainontzeko kideak honako hauek izango dira: Danel Odriozola (Ordizia), Lander Colas (Hondarribia), Lide Irurzun (Astigarraga), Eider Goia (Donostia, Alde Zaharra), Amaia Peon (Donostia, Antigua), Eneko Rosado (Donostia, Gros), Gorka Sanchez (Oñati), Nora Pedrosa (Deba), Joxan Mendizabal (Azkoitia) eta Bingen Aranbarri (Azkoitia). Honako lotura honetan ikus daitezke kide guztiak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide