Alberto Martinez Ruiz Osasun sailburua batzokian izango da ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EGI 2026ko apirilaren 13a

Martinezek 2024ko ekainean hartu zuen sailburu kargua Imanol Pradales lehendakariaren gobernuan, eta itxaron zerrendak murriztea edota sistemaren erreforma estrukturala gauzatzeko oinarriak finkatzea izan ditu helburu.

Batzokixen Berriketan ekimenaren barruan, aste honetan Azkoitiko batzokian izango da Alberto Martinez Ruiz Osasun sailburua. Ostegunean, apirilaren 16an, 18:30ean izango da solasaldia.

Osasun arloa eta osasun politika publikoak oso hurbiletik bizi izan ditu Alberto Martinez Ruizek, eskarmentu handiko profesionala baita, eta beraz, barrutik ezagutzen du osasun sistema. Medikuntzan doktorea, 2002tik sailburu kargua hartu arte Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Anestesiologia, Bizkortze eta Minaren Terapia zerbitzuko buru izan zen. Besteak beste, Euskal Herriko eta Errioxako Anestesiologia, Erreanimazio eta Minaren Terapeutika Elkarteko (SVNRARTD) eta Bilboko Medikuntza Zientzien Akademiako (ACMB) Anestesia eta Bizkortze Saileko buru ere izan da.

Martinezek 2024ko ekainean hartu zuen sailburu kargua Imanol Pradales lehendakariaren gobernuan, eta itxaron zerrendak murriztea edota sistemaren erreforma estrukturala gauzatzeko oinarriak finkatzea izan ditu helburu.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide