Bertan behera gelditu da Alberto Martinez Osasun sailburuaren osteguneko solasaldia

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EGI

Alberto Martinez Osasun sailburua. (Irekia)

Agenda kontuak tarteko, Osasun sailburuaren hitzordua bertan behera gelditu da. Data berria zehaztean jakinaraziko du Azkoitiko EGIk solasaldirako eguna. 

Azkoitiko Euzko Gaztedi-EGIk antolatuta, Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua Azkoitiko batzokian zen izatekoa etzi, osteguna. Batzokixen Berriketan egitasmoaren barruko saioa eskaini behar zuen Martinezek Azkoitian, baina haren agenda arrazoiak tarteko, Azkoitiko EGIk bertan behera utzi du hitzaldia. Data berria zehaztean jakinaraziko da solasaldiaren eguna zein izango den.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide