Duela 150 urtetik, Boise euskal diasporaren kokagune handienetako bat da, ez bakarrik AEBetan, baita mundu osoan ere. Eta bertan bizi diren 16.000 euskaldunen ondorengoek belaunaldiz belaunaldi mantendu dituzte gure kultura eta nortasuna. Horregatik, ikur euskaldunen aurkako edozein eraso ez da sinbolo baten aurkako ekintza hutsa, baizik eta diasporaren memoria kolektiboaren eta adierazpen kulturalaren aurkako kolpea.
Ikurrina Euskal Herriaren ikur ofiziala izanik, legez aintzatetsita dago, eta nortasun, kultura, hizkuntza eta historia bitxi baten adierazgarri da. Debeku hori proposatzeak adierazpen-askatasuna eta kultura-aniztasuna erasotzen ditu zuzenean, aurreratutako edozein gizarteren balio demokratikoen aurka.
Benetan kezkagarria da XXI. mendean ikur kulturalak zein politikoak kriminalizatzeko ekimenak sustatzea, inolako arrazoietan justifikatu gabe, eta horrela gorrotoa, intolerantzia eta seinalamendua bultzatzea. Elkarbizitza aniztasuna onartzean eta errespetuan oinarritzen da, ez zentsuran edo debekuan.
Beraz, Alderdi Errepublikanoari eskatzen diogu adierazpen lotsagarri horiek berehala zuzentzea. Ikurrina debekatuko lukeen lege-proiektua bertan behera uztea, eta, aldi berean, euskal nortasunaren eta bere ikurrekiko konpromiso irmoa berresten dugu, aniztasuna eta errespetua oinarri dituen elkarbizitza demokratikoaren alde.
Ikurrina ez da mehatxua, baina bai hura debekatu nahi dutenak.
