Batzokixen Berriketan egitasmoaren barruan, Oihane Agirregoitia EAJko eurodiputatuak solasaldia eskainiko du etzi, osteguna, Azkoitiko batzokian; 18:30ean hasiko da solasaldia.
2011tik 2023ra Bilboko Udaleko zinegotzi izan zen Agirregoitia. Urte hartan, Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Onaren, Herritarren Arretaren eta Zerbitzu Digitalen zuzendari izendatu zuten, Europako Parlamenturako zerrendaburu aurkeztu aurretik. 2024ko Europar Parlamenturako hauteskundeetan hautatu zuten hura eurodiputatu.
Europazale konbentzitua, EAJk Europan ahots argia izatea du helburu, "Euskadiren ahotsa argi eta garbi entzutea Bruselan eta Estrasburgon", alegia. Lehenago, Ingeniaritza Teknikoa egin zuen Elektronika Industrialean, eta Antolakuntzan ondoren, biak Deustuko Unibertsitatean. Eskarmentu handia du Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT); izan ere, ikasketak amaitu ostean, zazpi urtez egin baitzuen lan arlo horretan.