Jaione Ganzarain Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea Azkoitiko batzokian izango da bihar, osteguna. Batzokixen Berriketan egitasmoaren barruan, hitzaldia eskainiko du hark, 18:30ean hasita.
Ganzarain industria ingeniaritzan doktorea da, eta 2024ko irailean hartu zuen sailburuordetza kargua. Aurretik ere, eskarmentu eta lan ibilbide sendoak ditu, besteak beste, Lortek zentro teknologikoaren zuzendari nagusia izan zen-eta 2021etik sailburuordetza hartu arte. Irakasle eta ikerketa taldeko koordinatzailea ere zen Mondragon Unibertsitatean, berrikuntza, industria eta lurralde politikako gaiak oinarri hartuta.
Biharko solasaldian aditu den arloak sakonduko ditu Ganzarainek, bere ikuspegi estrategikoa eta teknologiarekiko nahiz berrikuntzarekiko konpromisoa agerian utziz.