Mikel Amundarain izango da Batzokixen Berriketan egitasmoko ikasturteko azken gonbidatua

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EGI

Mikel Amundarain izango da Azkoitiko EAJk eta EGIk antolatutako Batzokixen Berriketan egitasmoari amaiera emango dion gonbidatua. Euskadiko energia egoeraz jardungo du Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia denak.

Azkoitiko EAJk eta EGIk antolatutako Batzokixen Berriketan egitasmoak badu seigarren eta azken gonbidatua: gaur, osteguna, Mikel Amundarain izango dugu batzokian 18:30ean, ikasturteko honetako solasaldi saioei amaiera emateko.

Ekonomian lizentziatua da Amundarain, eta finantzen arloan masterra du. 2024az geroztik, Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendaria da, eta aurretik, 2019 eta 2024 bitartean, Eusko Jaurlaritzako kidea izan zen Industria saileko zuzendari eta Industria sailburuorde gisa, Industria, Portu eta Nazioartekotzearen arloko ardurekin. 

Amundarainek Euskadik egun bizi duen egoera energetikoaz jardungo du gaurko hitzaldian; horrela, egoera energetikoaren inguruko ikuspegi eguneratua eta estrategikoa eskainiko digu, energia trantsizioaren testuinguruan. Energia berriztagarrien eta herri moduan ditugun erronken inguruan hitz egingo du.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide