Xabier Aierdi: "Herri honek elkar lotuta dauden erronka asko ditu"

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EGI 2025ko mar. 14a, 18:53

Jendea adi, Xabier Aierdiren hitzaldia entzuten.

Aste hasieran aipatu bezala, Xabier Aierdi batzokian izan zen atzo. Apirileko Batzokixen Berriketan saiorako gonbidatuak Euskadik azken urteetan bizi duen migrazio egoeraren ikuspegi orokor bat eskaini eta datozen urteetan honek hartuko duen bideaz hitz egin zuen.

Batzokixen Berriketan egitasmoko bosgarren gonbidatua izan da Xabier Aierdi zeberioarra, eta aurrera begira migrazio mugimenduak izango duen nondik norakoaz eta honek sortuko dituen erronkez jardun zuen atzo. Erronka hauei modu egokian heltzeko, "izaera komunitario" baten beharra azpimarratu zuen Begirune fundazioko presidenteak.

Aierdiren hitzetan, "gure herriko biztanleria piramidea aztertuta, datozen urteetan industrian sortuko den zuloa bete eta zaintzan izango den beharrari aurre egiteko, Euskadin jaioko direnak ez dira nahikoa". Beraz, baieztatu zuen guztiz beharrezkoa izango dela "Euskadira iristen direnei formakuntza egoki bat ematea" eta "lan munduan sar daitezen lan egitea".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide