Azkoitiko EAJk eta EGIk antolatutako Batzokixen Berriketan egitasmoak badu bosgarren gonbidatua: datorren ostegunean, martxoak 13, Xabier Aierdi izango dugu Batzokian 18:30ean.
Zeberioarra soziologia eta zientzia politikoetan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean eta kazetaritzan Euskal Herriko Unibertsitatean. Gainera, soziologian doktore ere bada Aierdi. Euskal Soziologia Elkarteko presidente izana da, eta migrazio eta etnizitatearen alorrean garatu ditu bere ikerketa gehienak. Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiaren zuzendari izan zen 2003tik 2011ra. Eta 2011n, Jose Antonio Oleagarekin batera, Begirune Immigrazioaren Ikerketarako Laborategia sortu zuen EHUko ikerketa talde moduan. Besteak beste, Immigrazioaren aldeko Gizarte Itunean aditu gisa parte hartu du eta Zurrumurruen Aurkako Sarearen dinamizatzaile izan da. Gaur egun, Begirune fundazioko presidentea da.
Migrazio prozesuaren nondik norakoez hitz egingo du Aierdik ostegunean. Horrez gain, prozesu horren azterketa orokor bat eskainiko digu, ikuspuntu guztiak kontuan hartuko dituena. Migrazio prozesuak asko haziko dira, eta horrek migrazioari buruzko iritzi errealista bat edukitzea eragingo du. Gizartean egon daitezkeen posizioetan nahiz zurrumurruetan sakonduko du martxoko gonbidatuak.