Azkoitiko EAJk eta EGIk antolatutako Batzokixen Berriketan egitasmoak badu laugarren gonbidatua. Datorren asteazkenean, otsailak 26, Eider Mendoza izango dugu batzokian 18:30ean, eta esan bezala urteko lehen gonbidatua izango da.
Hondarribiarra Enpresa Zientzietan lizentziatua da eta Eusko Legebiltzarrean hasi zuen bere ibilbide politikoa. Bertan Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkide izan zen 2001 eta 2011 artean. 2011 eta 2019 artean, berriz, Gipuzkoako Batzar Nagusietan aritu zen, Lehendakariorde lehenik eta Lehendakari moduan 2015-1019 legealdian. Gaur egun Gipuzkoako Diputatu Nagusia da, 2023 foru hauteskundeen ostean kargurako hautatua izanik.
Gipuzkoak eta gipuzkoarrok bizi dugun egoera politikoaz jardungo du asteazkeneko hitzaldian, horrela gehien arduratzen gaituzten gaiez hitz egiteko aukera izango da. Gizarte moduan ditugun erroken inguruan hitz egiteaz gain, herri bezala aurretik dugun etorkizunaz mintzatuko da gonbidatua.