Azaroaren 25a

EGIren manifestua, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EGI 2024ko aza. 25a, 15:10

Gaur, azaroak 25, gure ahotsa altxatzen dugu indarkeria matxistaren aurrean "aski da!" esateko. Euskadi aske, parekide eta bidezko batekin konprometitutako gazteak garenez, indarkeria matxistak ez du lekurik guretzat, ez gaur ezta etorkizunean ere.

 

Emakumeen aurkako indarkeria gure gizarteak irekita duen zauria da. Hau ez da hitz hutsekin edo aldaketarako promesekin sendatzen, ekintza sendo eta eraldatzaileekin baizik. Ez da nahikoa indarkeria arbuiatzea; errotik kendu behar dugu, betikotzen duen kultura matxistatik indarkeria onartzen duten sistemetaraino.

Egunez egun, indarkeria matxista berrietan ikus dezakegu. Gero eta salaketa gehiago egiten dira publiko indarkeria honegatik. Urte honetan bakarrik 6.513 salaketa erregistratu dira Euskadin, eta zifra hori arazo larri honen adibide bat baino ez da; izan ere, emakume askok isilean sufritzen jarraitzen dute. Indarkeriak isildutako errealitatea izaten jarraitzen du espazio askotan, hura ikusaraztea zailtzen duten eta arazoa betikotzen duten oztopo sozial eta kulturalek eusten diote. Honek ezin du itxaron, halako egoera batek berehalako ekintzak eskatzen ditu.

Gizarte bihozgabe eta ukatzaile baten aurrean gaude, arazoa errotik desagerrarazten ez duena. Ukatzea laguntza emateko modu bat da. Batu gaitezen gelditzeko. Negazionismoa hazten ari den testuinguru batean, batez ere ingurune digitaletan, gure ahaleginak areagotu behar ditugu. Indarkeria eta matxismorik gabeko gizarte baten sinesten badugu, bada garaia ekiteko.

EGIk indarkeriarik gabeko etorkizun batean sinesten du, eta horretarako lanean dihardu.

Hezkuntza feminista: Berdintasuna ez delako aukerakoa, edozein indarkeria motarekiko erabateko arbuiaketan, errespetuan eta enpatian garatuko den hezkuntza eskatzen dugu. Ikasgeletatik, berdintasunean eta justizian oinarrituz, elkarrekin bizitzen dakiten belaunaldiak emango ditu fruitu eredu honek.

Guztiontzako espazio seguruak: Herri eta hiri seguruak nahi ditugu, non emakume bakar bat ere ez den beldur izango betan bakarrik ibiltzeko, espazio publikoak guztionak diren hiri eta herri ereduak hain zuzen ere.

Biktimak gizatasunez ulertu eta artatuko dituen sistema judiziala exijitzen dugu, biktimak babestu eta zalantzan jarriko ez dituen eredua. Erasotzailea nor den argi duena.

Konponbidearen parte ere izan nahi dugu. Gazte gisa, herritar gisa, aldaketarako eragile gisa, gure gain hartzen dugu narratiba aldatzeko erantzukizuna. Gure etxeetatik, gure kuadrilletatik eta gure komunitateetatik, matxismoari eta emakumeen aurkako edozein jokabideri aurre egingo dion gizarte mugimendua gara.

Aldaketa gutako bakoitzak hasi behar duela zinez sinesten dugu, bakoitzak bere hitzekin, gure ekintzetatik eta guztion arteko harremanetatik, nahi dugun gizartearen isla sor dezakegu. Ausardiaz eta enpatiaz, ozen eta argi diogu: indarkeria matxistak ez du tokirik gaur egun, ezta gure etorkizunean ere.

Gaur ozen eta argi diogu: Euskadin ez dago lekurik indarkeria matxistarentzat. Ez dugu onartzen, ez dugu justifikatzen, ez dugu ezkutatzen. Eraso bakoitza gure gizartearen, gure balioen eta pertsona guztien askatasunaren aurkako erasoa da.

Dagoeneko ez dauden guztiengatik.
Oraindik borrokan jarraitzen dutenengatik.
Indarkeria matxistarik gabeko errealitate baten alde.
Emakumeak beldur ez diren errealitate baten alde.

EGI, berdintasunaren aldeko borrokan.
GORA BORROKA FEMINISTA!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide