"Asteartean ezagutuko ditugun emaitzek, gure bizimoduan eta Euskadiren kanpo politikan eragin handia izan dezakete"

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EGI 2024ko aza. 1a, 09:13

IƱigo Arbiol, Batzokian. (Egi Azkoitia)

Batzokixen Berriketan egitasmoko bigarren gonbidatua izan da Iñigo Arbiol. "Astearteko emaitzek ez dute Ameriketako Estatu Batuetako presidente berria bakarrik erabakiko, aldaketak izan ditzakegu egun bizi ditugun gerren norabideari eta nazioarteko politikari dagokienean, eta horrek, Euskadin eta euskal gizartean eragina izango du", esan zuen hark asteazkeneko solasaldian.

Pasa den astean aurreratu bezala, asteazkenean Nazio Batuen Erakundean (NBE) eta Amerikako Estatu Batuetan (AEB) aditua den Iñigo Arbiol izan genuen Batzokian. Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako irakaslea izan da Batzokixen Berriketan egitasmoko bigarren gonbidatua.

Azaroaren 5ean ospatuko diren AEBko hauteskundeak aztergai izan zituen hizketaldian, hango sistema politikoa ezagutzeko aukera izan genuen. Iñigok, hauteskunde hauek mundu mailan izango duten garrantzia azpimarratu zuen, hark esan bezala "AEBk indar eta influentzia handia dute nazioarteko erakunde desberdinetan, eta AEBko ordezkari berriak erakunde hauekiko har dezaken jarrerak guztiongan izango du eragina". "Kamal Harrisek irabaztea espero dut, Euskadiren eta euskaldunon interesak defendatzeko, Kamala Harrisek irabaztea ezinbestekoa da" gaineratu zuen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide