"Alderdia indarberrituta eta gogotsu dago etorkizuneko erronkei aurre egiteko"

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EGI 2024ko ira. 20a, 18:59

"Alderdia gogotsu dago etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Indarberritutako alderdia gara, proiektu ederra dugu herritarrei eskaintzeko eta hau gauzatzeko gosea nabari da".

Pasa den astean aipatu bezala, atzo Joseba Diez Antxustegi izan genuen Batzokian. Eusko Jaurlaritzan Euzko Abertzaleak (EAJ-PNV) taldeko bozeramaile denak eman zion hasiera “Batzokixen Berriketan” egitasmoari.

Egungo egoera politikoari buruzko solasaldian, arabarrak datozen 4-8 urteek etorkizunera begira izango duten garrantzia azpimarratu zuen. Haren esanetan, “lau erronka nagusi izango ditugu egoera honen aurrean: osasun sistema publikoa, ekonomia eta talentu erakartzea, etxebizitzen egoera eta autogobernua”. Gai bakoitzari tentuz eta gogoz heldu behar zaiola gaineratu zuen. Josebaren hitzetan, “EAJ da datorkigunari aurre egiteko herriak behar duen alderdia. Lan egiteko prestutasuna dugu eta indarberritutako alderdi indartsua gara”.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide