Joseba Diez Antxustegi 'Batzokixen Berriketan' egitasmoko lehen gonbidatua izango da

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EGI 2024ko ira. 12a, 09:40

Joseba Diez Antxustegi izango da Azkoitiko EAJ/EGIk antolatutako Batzokixen Berriketan egitasmoari hasiera emango dion lehen gonbidatua. Eusko Legebiltzarrean Euzko Abertzaleak (EAJ) taldeko bozeramailea da arabarra, eta egungo egoera politikoaz jardungo du irailaren 19ko solasaldian.

Batzokixen Berriketan egunerokotasuna duten gai desberdinen inguruan aritzeko hizketaldiak antolatuko dituen egitasmoa da. Hori horrela, kurtso politiko berria hasia den honetan, Joseba Diez Antxustegi Euzko Abertzaleak taldeko bozeramailea Batzokian izango da datorren ostegunean, irailaren 19an, 18:30ean.

Arabarrak zuzenbidea ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta orduan hasi zen politika munduan lehen urratsak ematen. Bere esanetan, "maite eta sinesten dugun hori kemenez defendatu behar da". Tokiko politikan aritua da, baita legebiltzarkidea izan ere, eta 2023az geroztik Arabako Batzar Nagusietako EAJko bozeramaile da. "Pertsona gazteenen ahotsa eta haien kezkak eraman nahi ditut Legebiltzarrera. Argi eta garbi, konplexurik gabe hitz egin nahi dut, gauzak diren bezala esanez, nahiz eta batzuetan ez gustatu", esan ohi du 31 urteko gazteak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide