50 azkoitiarrek parte hartu dute 59. Behobia-Donostia lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Kirol Sarea 2024ko aza. 12a, 09:56

Gizonen artean, Alex Arrieta izan zen azkoitiarrik azkarrena, eta emakumeen artean, Aiora Altuna. Guztira, 50 lagunek parte hartu zuten igandeko proban.

50 azkoitiarrek parte hartu dute 59. Behobia-Donostia lasterketan. Herenegun, igandea, jokatu zuten lasterketa, eta guztira, 25.000 lasterkari inguruk osatu zuten Behobiako irteera eta Donostiako helmuga arteko ibilbidea. Aurten, gainera, 196 metro gehiago egin behar izan dituzte parte hartzaileek, guztira, 20,2 kilometro. Azkoitiarren artean, 35 gizonek parte hartu dute eta hamabost emakumek.

Gizonen artean, azkoitiarrik azkarrena Alex Arrieta izan zen 1.11.22 denbora eginda, eta hura 105. sailkatu zen sailkapen orokorrean. Emakumeen artean, berriz, Aiora Altuna izan zen azkarrena 1.35.23 denborarekin, eta hura 5.186a izan zen sailkapenean.

Honako lotura honetan kontsultatu daitezke joan den igandeko probako emaitzak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide