Azkoitiko Kirol Sareak laugarren bilera deitu du datorren astearterako, ekainaren 4rako. Elkarguneko Intsausti aretoan (bigarren solairua) elkartuko dira, 19:00etatik 20:00etara bitartean.
Honako gai zerrenda landuko dute:
- Udaletxeko kirol mahairen osatzearen inguruko informazioa eta Azkoitiko Kirol Sarearen posizionamendua.
- Kirol mahaian landu nahi dituzten gaien zerrenda osatzea eta lehentasunak zehaztea.
- Pello Elorza zenari omenaldia.
- Sareak Azkoitia 700en barneko egitarauan duen posizionamendua.
- Zalantzak eta galderak.
Bilerak irekiak direla eta, herriko kirol elkarte eta norbanako oro gonbidatuta dagoela gogorarazi nahi diete sustatzaileek herritarrei. Zalantzak argitzeko, azkoitikokirolsarea@gmail.com helbide elektronikoa idatzi dezakete. Orain arteko bileren aktak lotura honetan daude ikusgai.