Triatloi solasaldi arrakastatsua

Joan den ostiralean, jende dezente bildu zen Elkarguneko Oteiza aretoan, Julen Lopetegi eta Maialen Azpiazu triatloilarien jarduna entzuteko. Joseba Diaz fisioterapeuta izan zuten haiek bidelagun.

Julen Lopetegi eta Maialen Azpiazu triatletek solasaldia eskaini zuten joan den ostiralean Elkarguneko Oteiza aretoan. Bi kirolariek Joseba Diaz fisioterapeuta izan zuten bidelagun, eta herritar dezente elkartu zen haien bizipenak entzutera.

Azkoitiko Kirol Sareak herriko kirol elkarte batekin elkarlanean antolaturiko lehendabiziko ekintza izan zen ostiralekoa. Kasu honetan, Azkoitri triatloi klubarekin. Herriko kirol elkarte eta norbanakori gogorarazi nahi zaie, edozertarako belarriak prest dituela Azkoitiko Kirol Sareak. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide