Azkoitiko Kirol Sarearen hirugarren bileraren emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Kirol Sarea 2024ko urt. 23a, 17:20

Joan den ostegunean egin zuten hirugarren bilera.

Azkoitiko Kirol Sareak hirugarren bilera egin zuen ostegunean, eta honako gai zerrenda hau landu zuen. Era berean, aurrera begira hainbat gauza adostu zituzten.

Gai-zerrenda:

1.- UGA gimnasioaren aurkezpena

2.- Azkoitiko Kirol Sarea, Azkoitia 700 ekimeneko Kirol, Kultura eta Euskara batzordera atxikimendua.

3.- Otsailak 2, Triatloi Solasaldia

4.- AKS eta Elkarte zein norbanakoen artean antolaturiko ekintzen diru laguntza iturriak.

5.- Diagnosi galdetegiaren emaitzen aurkezpena

6.- Emaitzen araberako akzio planaren definizioa

7.- Zalantzak eta galderak

Bileran adostutako gaiak:

1.- Komunitateko elkarte guztiei, Azkoitiko Kirol Sarea eta Azkoitiko Udalaren arteko harremanak nolakoa izatea nahiko luketenaren inguruan galdeketa bat egingo zaie.

2.- Elkarte edo norbanakoek, ekintza zehatzetarako boluntarioak behar dituztenean, AKSra jo dezakete aurrerantzean. Eredu bat osatuko da Google Inprimakiaren bitartez. AKSko Whatsapp komunitatearen bitartez zabalduko dira deialdiak.

3.- AKS, kirol jarduera eta ekitaldi zehatzen egutegia osatzen ahaleginduko da, elkarteekin elkarlanean.

Bestalde, aurrerantzean honako lotura honetan egongo dira ikusgai bilera guztietako aktak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide