Azkoitri Triatloi Klubak eta Azkoitiko Kirol Sareak triatloiari lotutako solasaldia antolatu dute elkarlanean. Alusigma Peñota Dental taldeko Julen Lopetegi eta Azkoitri Triatloi Klubeko Maialen Azpiazu izango dira solasaldiko hizlari nagusiak, eta Joseba Diaz fisioterapeuta izango dute bidelagun. Aurkezpen lanetan, berriz, Ainhize Azpiazu arituko da. Triatloiaren inguruko solasaldia otsailaren 2an izango da Elkarguneko Oteiza aretoan, 19:00etan hasita.