Datorren azaroaren 16an, Azkoitiko Kirol Sarearen bigarren bilera egingo dute Elkarguneko Oteiza aretoan, 19:00etan hasita. Lehendabiziko bileran adostu bezala, aurkezpenak egiteko baliatuko dute hitzordua, elkarte eta norbanakoen harremanak saretzen hasteko. Bakoitzak 5-10 minutuko tartea izango du aurkezpena egiteko. Horren ostean, aurrera begira zer landu eta zer ekintza burutuko dituzten adostuko dute bildutakoen artean.