Palestinar erresistentziaren aldeko mendi erronkaren bideo laburpena

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko GKS 2025eko azaroaren 3a

Urola Erdiko GKSren deiari erantzunez, ehunka lagunek parte hartu zuten larunbatean Palestinaren aldeko mendi erronkan. Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako 11 tontorretan Palestinako bandera bana jarri zuten. Egunak emandakoaren laburpen bideoa da honakoa. 

Goizeko seietan hasita, Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako 11 tontorretan Palestinako bandera bana jartzea lortu genuen. Mila esker parte hartu zenuten eragile zein herritar guztioi.

Hala ere, ezin dugu mendi erronkaren helburua ahaztu, palestinar erresistentzia babestea eta Israelen desagerpena aldarrikatzea. "Su etena" indarrean sartu zenetik, palestinarren aurkako erasoak ez dira eten, edozein aitzakiapean, ia 500 palestinar erail dituzte sionistek, eta laguntza humanitarioaren sarrera oztopatu dute, besteak beste.

Beraz, mobilizazioz zein Palestinar herriarekiko elkartasunez beteriko momentu hauetan, babesa norabide zehatz batean bideratzea tokatzen zaigu. Palestinar erresistentzia babestu, Israelen desagerpena aldarrikatu eta Israelekin harreman oro eteteko eskatu behar dugu. Hurrengo asteetan norabide horretan sakontzera dei egiten dugu.

Gora palestinar erresistentzia!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide