Palestinako erresistentziaren aldeko mendi erronkan parte hartuko dugun hainbat eragile eta norbanako elkartu gara. Gogotsu gaude bihar, azaroaren 1ean, eskualdeko 11 tontorrak igotzeko.
Hala ere, ezin dugu ahaztu mendi erronka honen helburua Palestinako erresistentziari babesa agertzea dela. Hamaika arrazoi ditugu egitarauan parte hartzeko: Netanyahuk Gaza irmoki erasotzeko eman duen agindua, "bake akordioa" ezarri zenetik ia 500 hildako, eta eskualdean bertan jakin dugu Sidenor kontrabandoan ari zela enpresa israeldarrekin.
Horregatik guztiagatik, dei egiten dizuegu mendi erronkan parte hartzera eta egunean bertan Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan egingo diren ekintzetara batzera.
Palestinako erresistentziaren alde, Israel suntsitu!
Erronkara batu diren eragileak eta ibilbide zatiak:
1. zatia: Azpeitia-Txalintxo-Munoaundi (GKS)
2. zatia: Munoaundi-Samiño (Zipitze / Ikasberri KE)
3. zatia: Samiño-Azkoitia (Xeye / UGA)
4. zatia: Azkoitia-Kakueta-Xoxote (Anaitasuna MB)
5. zatia: Xoxote-Erlo (Lagun Onak MB / Lagun Onak FT)
6. zatia: Erlo-Zestoa (YK Riders / Lagun Onak TXE / Mangaixue)
7. zatia: Zestoa-Ertxiña (Agiro)
8. zatia: Ertxiña-Santa Engrazia (Abantzu)
9. zatia: Santa Engrazia-Munomendi (Sokaitz)
10. zatia: Munomendi-Sañoa-Arauntza-Azpeitia (Sañu Bizirik)
Herriz herriko egitarauak:
Azkoitia
- 12:00etatik aurrera, plazan: zati egokitua, luntxa eta Anti X DJa.
Xoxote
- Pintxoak eta sagardoa, eta trikitilariak.
Zestoa
- 13:00etatik aurrera, plazan: erakusketa, luntxa eta kontzertu akustikoa.
- 15:30. Mendi erronkako parte hartzaileei harrera.
Azpeitia
- 18:00etatik aurrera:
- Eguneko irudien proiekzioa, plazan.
- Mendi erronkako parte hartzaileei harrera, Perez Arregi plazatik herriko plazaraino.
- Afaria.
 
 
        
        