Urola Erdiko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) mintegi politikoa antolatu du etzirako, osteguna, Azkoitian. Zestoan eta Azpeitian egindako dinamikari jarraituz, nazio auziaz hausnartuko dute etziko mintegian, Elkargunean. 11:00etan hasiko da saioa, eta ondoren, luntxa izango da parte hartzaileentzat. GKSk herritarrak animatu ditu mintegian parte hartzera.