Gazte langileon buru osasuna

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko GKS 2022ko mai. 30a, 09:00

Ekainaren 16rako, buru osasunaren inguruko hitzaldia antolatu du Azkoitiko GKSk, Elkargunean. Buruko gaixotasunen zergatiak zein diren azalduko dira solasaldian, besteak beste.

Azkoitiko GKSk antolatuta, buru osasunaren inguruko hitzaldia izango da ekainaren 16an, Elkargunean. Kultura kapitalistaren eragina gazteon buru osasunean izenburupean eskainiko dute solasaldia.

Gazteon artean buruko gaixotasunen kasuak areagotzen ari dira azken urteetan zehar (depresioa, antsietatea…). Instituzioek eta komunikabideek arazo hori ikusaraztearen beharraz hitz egiten duten arren, fenomenoa erreproduzitzen duten kausa sozialak ezkutatzen dituzte (gure arteko lehiakortasuna, indibidualismoa, etorkizunarekiko segurtasun eza…), horiek sistema kapitalistaren funtzionamenduari ohikoak zaizkion ezaugarriak dira. Gainera, norbanakoaren gainean jarri ohi da ardura guztia. Zergati horiek seinalatu eta gizakia erdigunean jarriko duen gizartea eraikitzearen beharra azpimarratzea izango du helburu hitzaldiak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide