Kultur jardunaldiak antolatu ditu Urola Erdiko GKSk

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko GKS

Urola Erdiko Gazte Koordinadora Sozialistak kultur jardunaldiak antolatu ditu gaurko, biharko eta etzirako.

Gaur, hilak 31, 'Giza emantzipaziorako borrokak' erakusketa aurkeztuko dute, 19:00etan, Azpeitiko plazan. Erakusketa bera, bihar, apirilak 1, aurkeztuko dute Azkoitian; 19:00etan, herriko plazan egingo dute aurkezpena.

Era berean, ostiralean, 'Eskualdeko artisten hausnarketak' mahai ingurua izango da, 18:00etan, Zestoako Alondero aretoan. 20:30tan, mokadutxoa egingo dute Gaztetxean, eta 22:00etan, Iago magoaren ikuskizuna izango da.

Larunbateko hitzorduak Azpeitian izango dira. 11:00etan, A9ko jardunaldiak aurkeztuko dituzte Azoka Plazan. 14:00etan, berriz, bazkaria egingo dute, eta ondoren, Lur eta Eleneren kontzertua izango da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide