Burgesiaren diktadura gelditu! lelopean urtarrilaren 29an Bilbon egingo den manifestaziorako autobusak antolatu ditu GKSk Urola Kosta eskualdean. Autobuserako txartelak Azkoitiko Dean tabernan, Azpeitiko Haginpen eta Zestoako Portalen egongo dira salgai. Lana dutenek 10 euro ordaindu beharko dute autobuseko txartela lortzeko eta langabezian daudenek 5 euro.