Azkoitiko PSE-EEk oso balorazio positiboa egin du Azahara Dominguez sozialistak zuzendutako Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketa sailak uda honetan martxan jarritako zerbitzuaren inguruan. Ekimen horri esker, 110.000 gipuzkoar baino gehiagok Lurraldebuseko 3.500 zerbitzu berezi eta errefortzu baino gehiago erabili dituztela jakinarazi dute sozialistek, horien artean azkoitiar askok.
Janire Igoa bozeramaile sozialistaren ustez, "kalitatezko garraio publikoa eskuratzeak gure herritarren eguneroko bizitza hobetzeaz gain, ibilgailu pribatuarekiko mendekotasuna murrizten eta bizimodu iraunkorragoa sustatzen ere laguntzen du".
PSE-EEk udalen arteko lankidetza baloratu du, zerbitzuak herri bakoitzaren behar espezifikoetara egokitzeko aukera eman duelako. "Lanean jarraituko du, orain arte egin dugun bezala, horrelako ekimenak etorkizunean mantendu eta zabaldu daitezen, azkoitiar guztiok garraio publiko eraginkorra eta segurua izango dugula bermatuz. Hori da Alderdi Sozialistaren bereizgarria", esan du Igoak.