PSE-EEk Azkoitiko bulegoa zabaldu du posta bidezko botoa tramitatzen laguntzeko

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko PSE-EE 2024ko ots. 29a, 10:52

Azkoitiko eta Azpeitiko Elkarte Sozialistak Julio Urkixo kaleko 11. zenbakian duen bulegoa zabaldu du, apirilaren 21ean botoa ematera joan ezin dutenei posta bidezko botoa tramitatzen laguntzeko. Apirilaren 11ra bitartean izango da horretarako aukera.

Azkoitiko eta Azpeitiko Elkarte Sozialistak Azkoitiko Herriko Etxean dagoen bulegoa zabaldu du, apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarreko  hauteskundeetan botoa ematera joan ezin dutenei posta bidezko botoa tramitatzen laguntzeko. Atzotik irekita dago horretarako aukera, eta maiatzaren 11ra –osteguna– bitartean tramitatu ahal izango da botoa, Julio Urkixo kaleko 11. zenbakian dagoen bulegoan.

Honako ordutegian bertaratu ahal izango dira herritarrak: asteartetik ostiralera, 12:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 18:30era. 943-85 20 51 telefono zenbakira deituta ere egin ahal izango da tramitea.

Kanpoan daudenak, mugikortasun arazoren bat dutenak zein beste arrazoiren batengatik bozkatzera joan ezin dutenak posta bidezko botoa eskatzera animatu ditu taldeak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide