Azkoitia Baik prest du 2027ko hauteskundeetarako hautagaitza

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia Bai

2027ko hauteskundeetarako gure hautagaitza-zerrenda finkatuta dugu.

Pasa den agintaldiko taldearen oso antzekoa izango da, aldaketa txiki batzuekin. Lehen postuan, jarraikortasuna; hortik aurrera, aurpegi eta ekarpen berriak ere izango dira.

20 laguneko zerrenda osatzea ez da beti erraza izaten. Gurea prest dugu, eta horrek pozten gaitu: Azkoitia Bai proiektuarekin aurrera jarraitzeko gogoa dagoelako.

Agintaldi honetan gure eragina handitu egin dela uste dugu. Eta hurrengoan are gehiago eragitea da gure helburua. Herritarren ongizatean beste pauso bat emateko.

Baina 2027ra iristeko oraindik denbora dago. Eta bitartean, lana dago egiteko.

Horregatik, herritarrak ere animatu nahi ditugu gurekin bat egitera: ideiak partekatzera, taldera hurbiltzera eta Azkoitia hobe bat eraikitzen laguntzera.

Datorrena aldaketaren agintaldia izan daiteke.
Politika beste modu batera egiteko garaia.
Herria eta herritarrak erdigunean jartzeko garaia.

Azkoitia Bai: Azkoitiaren erabakiak, azkoitiarron esku.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide