1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
Ados.
2.- Azkoitiko egonaldi turistikoen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren hasierako onespena.
Hobariak ezin ditugu ezarri horretarako plaza gehiegi ditugulako, eta errekargurik ere ez, horretarako berriz, plaza gutxi daudelako gure herrian. Beraz, horrek azaltzen digu turismoak gaur egun dakarkigun presioa ertaina dela, eta horregatik ginen gu zerga markatzen zuten kantitateen batez-bestean, erdian kokatzearen aldekoak, ez gutxiengoan eta ezta gehiengoan ere, eta batzordean horren alde egin genuen. Dena den, beste alderdi denok udal gobernuaren proposamena babestu zenutenez, minimoa kobratzearen alde azaldu zinetenez, abstenitu egingo gara.
3.- Kreditu gehigarri bidez kredituak aldatzeko 5 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.
Behin baino gehiagotan esan dugu, lehenbailehen erabilgarri nahi ditugula instalazio horiek, eta eman beharreko pausoak ematearen alde azaldu gara beti. Oraingoan ere aldeko bozka emango dugu.
4.- 2027 ekitaldian lan ondorioetarako, ordaindu egingo diren eta berreskuratu beharko ez diren Azkoitiko udalerriko tokiko bi jaiegunak zehaztea.
Azkoitiko Udaletik proposatu beharreko bi jaiegunak, urteroko jaiegun berdinak izanik, ez diogu eragozpenik ikusten, eta alde bozkatuko dugu.
2027an, uztailaren 31a –San Inazio Eguna, Gipuzkoako lurralde historikoari dagokiona dena- eta azaroaren 30a, asteartea -San Andres eguna– izatea proposatu dela.
5.- Azkoitiko Udalak eta Azkoitia Lantzen, S.A.k, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak, Azkoitiko udalerrian babes publikoko etxebizitzak sustatzeko sinatutako hitzarmenaren eranskina onartzea.
Aurretik sinatutako hitzarmenaren gain, zati honek, aurreikusita ez zegoen berezitasun bat du: euste-horma baten gainkostua. Guk hasieratik esan dugu horma horren gainkostua ordaindu beharrik ez litzatekeela egongo, eremu horren eraikuntza dena batera egingo balitz, baina etxebizitza libreak egiteko premia dagoela dirudi, eta entzun ditugun azken zifren arabera, milioitik gora ordaindu beharko dugu azkoitiarrok horma hori. Dena den, hasieratik esan zen, ondoren Jaurlaritzak bueltatuko zigula guk aurretik ordaindutako kantitatea, eta oraingo hitzarmenak hori ahalbidetuko du. Beraz, eta laburbiltzeko, orain etxebizitza libre horiek egiteagatik azkoitiarrok ordainduko dugun dirutza hori Jaurlaritzak bueltatzearen alde gaude. Dena den, azkoitiarrok ordaindu beharrean, erkidegoko biztanle guztien artean ordaindu beharko dugu ditxosozko horma hori.
2025eko martxoan esaten zenuen, aktan jasota dago, udalak ekainerako urbanizazioa bukatuta izan behar zuela, Jaurlaritza bere obrekin has zedin. Udalak oraindik bere urbanizazioa ez du hasi. Azkoitia Baik hasieratik esan duena zera da: gainkostu horiek ekiditeko, ekainean aurreikusten bazen eremu horren garapena bere osotasunean hasteko eta bukatzeko posibilitatea, orduan hasi behar genuela obra, herritarren dirua horrela gastatzea ez zitzaigulako bidezkoa iruditzen, eta kontu honekin irabazten irteten zen bakarra, etxebizitza libreak egingo dituen enpresa zelako. Zuek jakingo duzue enpresa horiekiko betebehar horiek zergatik eta noiz hartu dituzuen.
2025eko martxoaren 13ko Antolakuntza batzordeko akta da honako hau:
3.- Kreditu aldaketa espedientea: kreditu gehigarria 1/2025
- Beste partida bat ere jartzen da: Eusko Jaurlaritzak babes ofizialeko etxeak lehenbailehen hastea nahi ditu. Guk gure urbanizazioa ekainerako eginda eduki behar dugu eta Eusko Jaurlaritzak orduan, gure urbanizazioaren zati bat puskatu beharko luke horma egiteko. Beraz, orain horma hori lizitazioan sartu daiteke; gero, exekutatzerako, Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena onartuko dugu eta hitzarmen horretan EJk guri finantzatuko digu horma.
6- 2026 ekitaldiari dagokion kontrol finantzarioko urteko planaren berri ematea.
7- 2025 ekitaldiaren kontrol finantzarioko planaren emaitzaren berri ematea.
8- Behin betiko onespenen berri ematea.
9- Aurrekontuari buruzko informazioa.
10- Galde-erreguak.