1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
Ados.
2.- Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia-kidegoetako agenteen kategorian sartzeko 7. hautaketa-prozesu bateratuaren kudeaketa materialaren gomendioa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari emateko hitzarmenaren onespena.
Aurreko hitzarmena onartzerakoan, azken unean Zumaiak bideratutako prozesua jarri zen mahai gainean, baina zalantzak sortzen zizkigula eta, ez genion baietzik eman. Gaur egun, oraindik ere, Zumaiak bideratu eta Getariako nahiz Azpeitiko udalek parte hartu duten prozesu hori bere osotasunean garatu gabe dagoela informatu gaituzte, arazo batzuk izan dituztela dirudi. Beraz, hitzarmen horri gure baietza emango diogu, baina ez herrietako merixuen artean dagoen mugimendua eta horrek herri bakoitzeko idiosinkrasia ulertzeko dakarren zailtasuna zein euskararen ezagutzarekiko dauden arazoak mahai gainean jarri gabe.
3.- Aurrekontuari buruzko informazioa.
4.- Galde-erreguak.