1- Aurreko bilkuraren aktaren onespena, hala badagokio.
Desadostasun bat egon da eta hurrengo plenorako utzi da.
2- Azkoitiko Udalaren zerbitzura diharduten langileen 2025 ekitaldiko ordainsarien igoera onartzea.
Honezkero igoera hau udaletxe gehientsuenetan egina egongo da, eta guk ere baietz bozkatuko dugu. Ea datorren agintaldira begira gure ustez gehiegi kobratzen duten politikarienak zuzen daitezen denon artean adosteko gai garen.
3- Azkoitiko Adikzioen Prebentzio Komunitarioko II. Udal Plana 2025-2029 onartzea.
Ekarpenak eta aldaketak egiteko tartea izan dugu. Hurrengo lau urtetarako 46 bat ekintza martxan jartzea aurreikusten da. Ea ba gehientsuenak gauzatzeko gai garen gu geu edo ondoren etorriko direnak.
4- EAJ, EH Bildu eta PSE-EE udal taldeek aurkeztutako Martxoak 8ko Adierazpena.
Badakizue gure taldea ez dela mozio eta adierazpenak, hemen plenoan, horrela aurkeztearen aldekoa. Gure ustez jendaurrean politikaria ondo uzteaz gain, ez du beste ezertarako balio. Ondoren saiatuko zarete batzuk esaten berdintasunaren aurka bozkatu dugula, palestinarrei babesa ematearen aurka egin dugula, LGTBI+ kolektiboaren aurka… Eskerrak herri honetan denok ezagutzen garen, eta guk, gure bozkak emateko arrazoiak idatziz zabaltzen ditugun.
5- Aurrekontuari buruzko informazioa.
6- Galde-erreguak.