Udal aldizkariak vs propaganda alderdikoia

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia Bai 2025ko abu. 29a, 13:24

Hemen uzten dizuegu udal aldizkarien gastuen zenbatekoak eta Azkoitia Bai herri plataformak gai horri buruz duen iritzia.

Udalak, Kontuak ematen aldizkaria argitaratu zuenean sortu ziren hika-mikei erantzuteko hainbat datu eman nahi ditu Azkoitia Bai herri plataformak. 2025eko aurrekontuetan Kontzejupetik udal aldizkaria sei ale argitaratzetik hiru ale argitaratzera jaistea lortu genuen.

Kontzejupetik ale bakoitza: 3.983,44 euro, BEZa barne.

Kontuak ematen aldizkaria, agintaldi erdiko ale berezia:

  • Maketazioa: 1.626,24 euro, BEZ barne.
  • Inpresioa: 6.123,79 euro, BEZ barne.
  • Banaketa: 700-800 euro inguru izango dela pentsatzen da.
  • Guztira, 8.450 euro - 8.550 euro tartean.

Gastu horiei udaletxeko komunikazio arduradunaren lanaren kostua gehitu beharko genioke, baina lanordu horien daturik ez digute eman.

2025ean, hiru alera jaistea erabaki zenean, beste alderdiei Kontzejupetik udal aldizkariaren ale bakoitzean zer argitaratuko zen galdetuko zela onartu zen. Lehen alean galdetu zuen zerbait udal gobernuak, baina Kontuak ematen ale berezi horretan ezer ez.

Azkoitia Baik hamabost bat urte eramango ditu kontu hori salatzen. Guretzat udal gobernuan dagoen alderdiaren propaganda hutsa da, herritar guztien kontura egiten dena.

2026ra begira, berriro ere argitarapen horiek ez egitea eskatuko dugu; ea beste alderdiren batek babesten duen gure proposamena.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide