1.- Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.
Ados
2.- Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko udaleko 3 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.
Oro har, hemen aurkeztu dizkiguzuen proposamenekin ados gaude. Haur eskolaren pintaketa eta Xabier Munibe ikastolako karpa mantentzearen alde. Herriko merkataritza sustatu nahirik herrian bonoak zabaltzea ondo iruditzen zaigu. Udaletxeari itsatsita dagoen lokala erostea ere zentzuzkoa da, batik bat lokal horren gainean dauden beste solairuak udaletxearenak direla jakinik. Marixako eliza barnean ondare garrantzitsuak daudela ere informatu gaituzue eta bertako auzokideak eta nahi izan ezkero beste hainbat herritar biltzeko puntu bihurtu daiteke. Floreagako igogailuen lehentasuna beti azpimarratu izan dugu eta teniseko pistak estaltzeko behar den dirua askotxo iruditu arren, bertako eskolan soilik, 270 ikasle daudela kontutan hartzen badugu nahiko ondo justifikatuta dagoela esan genezake eta baietz bozkatuko dugu.
3.- 2020-2022 Azkoitiko udaleko dirulaguntzen plan estrategikoaren 3. aldaketaren onespena.
Nahiz eta plenotik pasa beharra saihestu nahi izan genuen, diru laguntzak plan estrategikoan txertatzeko tramitea pasa beharra dagoenez, baietza emango diogu.
4.- 2022 ekitaldian lan ondorioetarako Azkoitiko udalerriko tokiko bi jaiegunak zehaztea.
Urtero bezala langileekin adostasuna dagoen galdetu ondoren, eragozpenik ez dagoela erantzun diguzuenez, alde bozkatuko dugu.
5.- Azkoitiko Zubiaurre-Elkargune eraikineko igerileku eta aldagela berrien exekuzio proiektuaren onespena.
Badirudi, iragarri zeniguten bezala, aldaketak proposatu zituzten taldeekin eta proiektua egin dutenekin bildu zaretela eta adostasuna lortu duzuela.
Obrak aurrera doazen heinean, talde hauekin kontaktuan jarraituko duzuela ere aipatu diguzue. Emandako pausu denak ondo emanak direla iruditzen zaigu eta badakizue ondo eginak zoriontzeko ez dugula inongo arazorik, beraz zorionak eta alde bozkatuko dugu noski.
6.- Azkoitiko herrian etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak ematea arautuko dituzten oinarrien aldaketaren onespena.
Aldaketa garrantzitsuena, laguntza hauek, soilik gazteentzat izan beharrean, beste kolektibo batzuei zabaltzea izan zen. Orain hemen aurkezten direnak, zuzenketa teknikoak dira gehienbat eta baietz bozkatuko dugu.
7.- Azkoitia Lantzen, S.A. eta Azkoitiko udalaren arteko hitzarmena berritzea, alokairua sustatzeko laguntzak izapidetzeko.
Gure taldeak Azkoitia Lantzen S.A.rekin aspaldi moztu zituen erlazio denak eta enpresa hau tartean den bakoitzean bezala ezetz bozkatuko dugu.
8.- 2020 ekitaldiko Azkoitiko Udala, Zubiaurre-Elkargune Institutua, San Jose Egoitza eta Azkoitia Lantzen, S.A.-ren Kontu Orokorrak eta Kontu Kontsolidatuaren onespena.
Kontuak ondo eginak egongo direla ez dugu zalantzan jartzen, baina Azkoitia Lantzeneko partaide ez garenez, bertatik datozkigun gaiei ezetza ematea besterik ez zaigu gelditzen.
9.- EH Bildu udal taldeak aurkeztutako mozioa, LGTBI harrotasunaren nazioarteko egunari buruzkoa.
Puntu honetan eta hurrengoan erantzun berdina emango dugu, ezezkoa.
Badakizue ez garela plenoan honelako mozioak irakurtze soilaren aldekoak. Hori bai, beti bezala, nahiz gai honetan, nahiz mozio edo adierazpenak landu behar diren beste guztietan, ahal dela gure herrian finkatuz, denon artean eztabaidatu ondorengo erabakiak hartzen saiatu behar genuke.
10.- EAJ-PNV eta PSE-EE udal taldeek aurkeztutako mozioa, sexu-askapenaren nazioarteko egunari buruzkoa.
11.- 2020 ekitaldiko finantza kontroleko txostenaren berri ematea
12- Aurrekontuari buruzko informazioa.
13- Galde-erreguak