Hainbat puntu nabarmentzen dira herri plataformaren programan. Alderdi guztien lotura bilatuz, plataformaren asmoak dira, besteak beste, herri merkataritza suspertzea, herritar guztien ongizatea bermatzea, liburutegi dinamiko bat izatea, kafe antzokia Elkargunean finkatzea, kultura eta kirol inklusiboaren alde egitea eta herritarrei informazio garbia helaraztea.