Gure taldeak, proposatzen ditugun aldaketetarako 719.000€ behar ditugu. Nondik atera???
2018 gerakinetatik 650.000€. Kontuta izan gerakin kopurua altuagoa izango dela (gerakina= soberakina, remanentea).
Bestalde, udaleko prentsa zerbitzua kentzeko modukoa da. Zergaitik? Azken finian udal gobernuaren propaganda bilakatzen delako eta bertan agertzen den dena, lehenagotik maxixatzenen agertu delako. Beraz egokiago ikusten dugu maxixatzeneri partida igotzea eta udaleko prentsa zerbitzua ezabatzea, hemendik 69.000€ lortzen ditugu.
Guztira 719.000€.
Argazkian ikusiko duzue diru hori nola banatzea proposatzen dugun.
Atzo, abenduak 5, maxixatzenen egin genuen sarreran ere irakurgi duzue.
https://maxixatzen.eus/komunitatea/AzkoitiaBai/1544029226007-azkoitia-bai-2019-aurrekontuak-