Aitor Goenagak urtarrileko Maxixatzen aldizkarirako egindako 'Izpiak eta hizkiak' argazkiak.
Hizkiek ez al diete izpiei beren magia kentzen?
Zergaitik egin duzu argazki hau? Zer ari zinen pentsatzen, sentitzen, argazki hau egin zenuen unean?
Ez dakit.
Begirada batean, une luze batean, irudi bat ikusi nuen, argazki bat, izpien formak. Kamera atera eta une txiki hori, klik egin orduko iragana den hori, betirako gordetzeak merezi zuenaren indarra sentitu nuen barruan.
Laster, jada, kamerak begien aurretik kendu behar ditugu oraina bizitzeko.