Nahiz horrelako albiste txarrik
inork ez zuen jaso nahi
Istripu hori nola izan den
bizitzak aldatzeko gai
Hire irribarre gozo horrekin
beti pozik beti alai
Berak kuadrila maite zuen ta
kuadrilak bera ere bai
Gure artean geldituko haiz
betiko argia anai.