« 1 »

Eskela

Sanjuana Martin Murillo

(Juan Manuel Pozoren alarguna)

-Goian bego-

Atzo hil zen Azkoitian, 81 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren bedeinkapena hartu ondoren. Bere seme-alabak: Beatriz eta Antton Matxinea, Jeronimo eta Nuria Fernandez, Ana eta Iñaki Albizuri; bilobak: Aitor eta Ana Novoa, Irati, Amaia eta Hegoi Sudupe, Maitane; anai-arrebak, ezkon anai-arrebak, ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideak; bere zaintzailea: Rosalba.

Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete, eta arren etor zaiteztela, BIHAR, OSTEGUNA, arratsaldeko ZAZPIETAN, Azkoitiko ANDRE MARIAREN JASOKUNDEKO parroki elizan, gorpua bertan dela egingo den hiletara. Aldez aurretik mila esker.

Azkoitian, 2022ko otsailaren 23an

OHARRAK: Hilbeila GAUR, ASTEAZKENA, 16:00etatik 20:00etara, eta BIHAR, OSTEGUNA, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30era, AZKOITIKO TANATORIOAN izango da. Errosario Santua arratsaldeko 18:45ean elizan bertan errezatuko da.

Eskelak

Eskela jarri nahi izanez gero, Azkoitia Gukaren 943-85 36 17 telefonora deitu, azkoitia@ukt.eus helbidera mezua idatzi edo bulegora joan daiteke. Carmona ehorztetxearen bidez ere jar daiteke eskela: 943-15 15 14 edo 629 43 42 67 telefonoetara deituta edo bertara joanda.