Pedro Illarramendi Marttueren senideen esker hitzak:
Joan zaigu aita maitasunez inguratuta.
Joan zaigu aita goxo goxo.
Familia handia gara baina, azken urteetan,
familia berri bat ezagutu dugu.
Gure ondoan egon den familia.
Gure aita eta gu zaindu gaituen
San Martin Egoitzako familia.
Esker oneko hitzak besterik ez ditugu ibilbide guztian sentitu dugun gertutatsun eta maitasun guztia adierazteko. 4 solairukoak jada gure familia zarete eta beti gure bihotzean eramango zaituztegu.
Eskerrik asko.
Azpeitian, 2024ko abenduaren 25ean